XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Harriak biribilduak ditu gurdibideak; zartaturik, ximeldua du lur-azala.

Bai, erruz ari zuen euria.

Baina euriaren hotsa ez da berdina izaten leku guztietan.

Arrasku atarian aurkitu zuten baserritarra.

Lainoei ere inguruan gelditzeko asmoa igarri zitzaien, lur eta zeru arteko tarte osoa bere egiten zutela.

Aitak baserritarrarekin hitz egiten ari zela ikusi zuen Anek, baina alderantziz zen berez.

Tortilla soila egin zezaten agindu zuen.

Eskainitako sagardoa edan bitartean, baserritarrak Arraskuren kinka gordina azaldu zuen batzarrean.

Haur haiek noiz eta nondik irten ziren ohartu gabe, Aneri ilunkara iruditu zitzaion baserritarraren ataurrea.

- Lehengo urtean, bai.

- Ekaitza zetorrela sumatu eta, emaztea balkoian eskegitako arropak biltzen ari zela, tximista batek hil zuen gaixoa.

Anek ulertzen ez zuen erara erabili zuen nostalgia, eta maitasunak bazituen harengan bestelako ñabardurak.

Isilik zeuden haurrak.

Zazpi bat urteko mutikoak ilargiaren itzalak margoturik zeuzkan aurpegi eta belaunetan.

Neskatxak, zahartxoagoa, bi urteko umetxoa ondoan zuela, bihotzarekin begiratzen zuen.

Inoiz jakingo ote dute begiek zer ikusten duten?

Baserritarrak berean jarraitu zuen, atsedenik hartu gabe.

Bere hitzaren pausora joan zen iraganetik etorkizunera.

- Seme-alabak ttikiak direla joan zen andrea.

Haurrak isilik, berean ere, ibilbide berdinean.

Baina atertu zuen. Denean.

Ez zen euriaren hotsik entzuten